Basque Culinary Center

Basque Culinary Center Donostiako Zientzia Gastronomikoen Fakultatea da. Mondragon Unibertsitatearen parte da fakultatea, erakunde publikoen eta pribatuen arteko elkarlanaren fruitu, eta hiriko lehen plan estrategikoak lehentasunezko proiektu bezala jasotzen zuen, Sormenaren eta Berrikuntzaren Hiria ardatzaren eremuan.

Previous Next

Donostia herritarreko munduan Michelin izar gehien dituen hiria da. Datu anekdotikoa da beharbada, baina, zalantzarik gabe, hiria sukaldaritzaren nazioarteko mapan kokatzen du. Erakunde publikoek, unibertsitateak, euskal sukaldariek, nazioartean erreferente diren chef euskaldunek, sektoreko enpresek… hori ikusi eta etekina atera diote.

Basque Culinary Centerren helburuetako bat etorkizunean ere sukaldaritza berrikuntza gune izatea da, eta, horretarako, besteak beste, goi mailako ezagutzak sortu eta profesional gaituak prestatzen ditu. Halaber, ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatzen ditu, bai goi sukaldaritzako profesionalen artean, bai gastronomiarekin zuzenean edo zeharka lotutako enpresa eta ezagutza sektoreetan. Azken helburua, betiere, euskal sukaldaritzaren nazioarteko oihartzuna bermatzea da.

Newsletterrera harpidetu

Adierazi zure ideiak

Espazio hau zeurea da: HARTU PARTE!

Zure ideiak, jakintza, iradokizunak, kritikak, ekarpenak... jaso nahi ditugu

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.
Sustatzen ditugu
Elkartasunak